AURKEZPENEN LABURPENA
Martxoaren 13an gure
gelakideek “AZKEN 200 URTEETAN ZEHAR IZANDAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDAKETA
NABARMEN”-ei buruz hitz egin ziguten haiek prestatutako aurkezpen baten
bitartez. Horrela, hemen guk haiek egindako lanaren laburpen bat aurkeztuko
dugu:
Espainiako hezkuntza sistema
etengabeko aldaketa batean murgilduta dago; izan ere, gobernu aldaketa
bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragiten du.
Azken 200 urteetan hezkuntzan eman
diren aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma,
1990ko aldaketa LOGSErekin eta azkenik, LOE erreforma 2006an.
Hurrengo honetan, adierazitako 3
aldaketa sortzaile hauen ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko ditugu era
labur batean:
Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala.
“Moyano legea” deitutakoa, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari
oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan
zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin,
hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi
mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen:
publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik
handiena: estratifikazio soziala eragin.
Ondoren, 1970 hasi eta 1990. urtean
eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen
egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasunak zeudela
ikusi ahal da; eta gizarte aldaketa horren ondorioz hezkuntzan aldaketa baten
beharra ikusi egin zen.
Erreforma honek hainbat lorpen
bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta
dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini.
Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak eskolatzea. Lorpenez gain porrota
batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu
ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean
gainbeherak eman ziren.
Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu,
hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik iraun duenetako bat.
LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistema-egonkortasun bat finkatzea,
ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak
gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
Lege hau Hezkuntzaren arazorik
handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta
guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti
hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.
Martxoaren
13an, gure gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten.
Hemengo sarrera honetan hitzaldi horren laburpen bat adierazi egingo da.
Erreforma, Estatuaren agintean
partidu politiko ezberdinak jartzean hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte
curriculumean eragina izan dezaketenak. Hauek ez dute beti eragin ona
hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo”
Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.
Erreformak, politikoki eman diren
porrotei aurre egiteko helburuarekin sortzen dira eta eragina dute modelo
ezberdinetan. Adibidez, modelo sozialean, modelo eskolarrean, modelo
pedagogikoan eta gestio eta parte-hartze modeloan.
Jarraian erreformen porrotei buruz
hitz egin zuten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan
ziren: Irakaskuntzaren konpromezua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki
erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira
egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma
hezitzaileen bakardadea, etab.
Amaitzeko, konklusio bat atera egin
zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere.
Martxoaren 22an, klasean
konstruktibismoa eta ikaskuntza motei buruzko aurkezpen bat egin zuten gure
gelakide batzuk. Honi buruzkoa izango da hurrengo sarreran adieraziko dena,
hain zuzen ere.
Lehenengo konstruktibismoari buruz
hitz egin ziguten eta definizio bat eman ziguten, ondorengoa dena:
ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera,
ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta
interesetatik abiatuta ikasiz.
Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu
zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera
esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua eta hauen azalpen eman ziguten.
Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo
bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre
ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin konexiorik egin gabe.
Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eratzen dira.
Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako
ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena. Hirugarrengoan,
subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa
eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.
Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso
garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria
eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.
Azalpenaren ostean, talde txikitan
jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki
baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.
Beste gelakide batzuk hezkuntza
berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos
Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek
izan ziren:
- Hezkuntza sistemek erreformaren
beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
- Sistema hau berritu behar da
gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu
baina ezagutza falta zaigu.
- Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa
beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
- Sistema aldaketa, eraldaketa
pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
- Erreforma ezin da eskolaren
errealitateari bizkarra emanez sortu.
- Aldaketa eskolan sortu eta honen
onurako sortu behar da.
Gure gelakideek azalpen honekin aditu honen ideiak
transmititzea zuten helburu.