lunes, 29 de mayo de 2017

E-PAPERZORROA


BLOGAREN LABURPENA



Ikasturte hau amaitzear dago eta horrekin batera Didaktika Orokorran egindako bloga. Beraz, ikasgai honetan zehar landutako gauza eta kontzeptuak azkenengo sarrera batean elkartzea egokia iruditzen zait. 



Lehenengo egunetan, haurtzaroari buruz hitz egiten egon ginen eta beraz, lehenengo sarrera eskolako bizipenak izan zen. Honetan taldekide bakoitzak Lehen Hezkuntzan bizitako hainbat monetuen argazkiak igo eta deskribatu egin zituen, bizi izandako oroitzapenak gogoratzeko eta partekatzeko. Argazkiak erlazionatuta egon behar ziren eskolako bizipenekin; hau da, ikastolan bizi izandako momentuekin, bai klasekideekin eta klasean egindako laneekin. Nik aukeratutako gehienetan, gelakideekin ateratzen naiz egindako irteera batzuetan edo ikastolako jaialdietan, oroitzapen onak etortzen zaizkidalako.



Hurrengo sarrera,  klasean azaldutako Heziberri 2020 buruzkoa da. Bertan, Euskadiko curriculumari buruzko informazioa jarri nuen, laburbilduz gure irakasleak azaldutakoa klasean. "Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu ginen klasean, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua ikertzen hain zuzen ere, Heziberri 2020. Hau Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena.


Hirugarren sarrera, konpetentzien sarrera izan zen, klasean Jose Moyak emandako hitzarmen baten bideoa ikusi ondoren, honi buruzko gogoeta bat egin genuen, gure blogan argitaratuz. 



Konpetentziak landu eta gero, kultura bisualari buruzko sarrera bat egin genuen.  Honetan bi argazki konparatu genituen, haurtzaroa eta hezkuntzari buruzkoak. Honen helburua zen ikustea benetan zer erakusten diguten guri eta benetan errealitatea zein den.Beraz, aukeratutako bi argazkie hoien kontrako egoera erakusten zuten beste bi argazki aukeratu genituen, alderaketa bat egiteko.  



Hurrengo sarrera curriculumari buruzkoa izan zen berriro ere, non curriculum mota desberdinak plazaratu genituen. Eta honen ostean, zehaztapen mailei buruzkoa izan zen. Honetan,  4 zehaztapen mailak azaldu egin genituen bakoitzaren ezaugarriak jarriz. Horretarako ere, curriculum bat zer den azaldu egin genuen. Horren ondorioz, aurkezpenen laburpena deitutatko sarrera bat egin genuen. Aurkezpen hauek gure klasekideek klasean burututako aurkezpenak izan ziren, hainbat gauzei buruz hitz egin zigutenak; hala nola, “AZKEN 200 URTEETAN ZEHAR IZANDAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN ALDAKETA NABARMEN”, erreformen inguruan, etab. 



Blogarekin bukatzeko, kartografia bat egin genuen klasean eta hemen, horren laburpen bat jarri genuen. Jarduera honetan, gure kartografia poster baten bidez adierazi genuen taldetan, eta gure taldea solapen bidez hezkuntza ideala plazaratu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario