KARTOGRAFIA LABURPENA
Gure kartografian bi metodologia desberdin adierazi ditugu
azal-hegal batzuk erabilita. Hauen gainean gure ustez gaur egun daukagun
metodologia irudi batzuen bitartez adierazi dugu eta hauen atzealdean, ordea,
guretzat metodologia aktiboa dena irudi batzuen bitartez adierazi dugu.
Irudiak:
1- Lehengo argazkiari dagokionez ume baten pentsamendua
adierazte izan da gure helburua, baina ume horren pentsamendua adierazten duen
eremua zuriz, hutsik dago. Honek erreferentzia egiten dio umea hutsik dagoela
pentsatzen denari, gaur egungo ikasketetxe gehienetan ikusten denari, hain
zuzen ere. Hone azpian berriz kontrakoa irudikatzen duen irudia aurkitzen dugu,
hau da, ume batek dituen aurrezagutzak kontuan hartzen dituen metodologia mota.
2- Bigarren irudian oinarritzen bagara ikasle pasiboeei
errefentzia egitea izan da gure helburua. Hau da, haien parte hartzea, iritzia,
ideak... kontuan hartzen ez dituen metodologiari zuzenduta dago. Honen azpian
berriz, gure ustetan metodologia aktiboa irudikatzen duen agertzen zaigu.
Bertan bi ume jarri ditugu haien ideiak, iritziak, galderak… sortzen.
3- Gaineko irudian irakasle bat ikus dezakegu klasea ematen
eta galdera bat egiten. Galdera horren erantzuna irakasleak bera ematen du
ikasleei horrela pentsatzeko aukerarik eman gabe eta haien hausnarketa sustatu
gabe. Honekin guk irudikatu nahi izan duguna izan da eduki pasiboen
transmisioa, dena emanda ematen dietela ikasleei eta ikasleak prozesuan parte
hartzeko aukera eza duela metodologia honetan. Azpiko irudian berriz, ikasle
bat argudiatzen marraztu dugu hausnarketa, autonomia eta edukiak erlazionatzeko
aukera errepresentatzen duena. Ezagutzen erlazioa eta ikasleen arteko eta
irakasle-ikasleen arteko ezagutzen trukapena garrantzitsua dela pentsatzen dugu
eta umeek ezagutzak eraikitzeko
beren buruak kapasak ikustearen garrantzia ere azpimarratu nahi dugu irudi
honekin.
4- Ondorengo irudiaren helburua eskolako gatazkak, edota
arazoak adieraztea izan da helburua. Honen inguruan esan beharra dago eskoletan
edota klaseetan ematen diren arazoak denon artean aztertzea eta konpontzea
ezinbestekoa dela. Ikaskide guztien iritziak eta ideiak entzunez eta
argudiatuz.
5- Jarraian aurkitzen dugun argazkiak gaur egungo ikastetxe
gehienetan ematen den metodologia adierazten digu. Bertan irakasle bat ikus
dezakegu “txapa” botatzen eta ikasleen betebeharra entzutea eta memorizatzea
izango da. Hauek ezin izango dute zalantzan jarri irakasleak esandakoa. Beheko
irudian, ordea, metodologia aktiboago bat irudikatu dugu, klasean emandako
teoria praktikara eramatea helburu duena.
6- Gaineko irudian ume bat marraztu dugu aulkian lo geratzen
ari dena, ume pasibo bat irudikatzearen helburuarekin. Ordea, azal-hegalaren
azpian ume aktibo bat irudikatu nahi izan dugu. Lehenengoan, umeak irakaslearen
azalpenak entzuten ditu baina ez du hauetan parte hartzen hauek ez ulertu
arren; hau da, aulkian dago eserita ezer egin gabe. Ez du inolako motibaziorik,
eta etxera iristerakoan klasean emandako guztia buruz ikasten du azterketa
gainditzeko (ikaskuntza ez esanguratsua).
Azpiko irudiko umeak ordea, ikasle aktibo baten irudikapena da. Honek,
irakaslearen azalpenetan parte hartzen du, motibatuta dago eta horrek eragin
oso positiboak ditu. Izan ere, ume honek galderak egingo dizkio irakasleari
gehiago ikasteko helburuarekin, gauza berriak ikasteko. Gainera, momentu oro
bere ikuspegia gaien inguruan emango du klase guztiarentzat eta eztabaidak
sortarazi egingo dira. Ikaskuntza
esanguratsua dago eta ikaslea
horren protagonista da.
7- Azkenengo marrazki honetan irudikatu egin dugu bi umeen
arteko borroka bat, bata besteari kolpeka dagoen bitartean. Gatazkak beti
egongo dira gela batean, horregatik guretzako puntu garrantzitsuenetariko bat
da gatazken konponketa edo haien
ibilbidea zehaztea, finkatzea eta, hezitzaile moduan, gidatzea haien kudeaketa.
Horregatik, beheko irudian marraztu egin dugu irakasle bat eta alboan “gaur
tertulia” ipintzen duen kartel bat. Horrekin irudikatu nahi dugu gatazkak
kudeatzeko modu ezberdinen artean guretzako eraginkorra den bat, talde osoan
debate bat sortzea. Argi dagoenez, gatazka guztiak ezin izango dira honela
konpondu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun metodoa gatazka aurrera
eramateko.
Bi metodologia hauetan irakasle
ikasle eta eskolak rol desberdinak
hartzen dira z ikusi dezakegun moduan. Hala nola, azal-hegalen gainean dauden
irudietan ikasleak pasiboak, hutsik daudenak dira eta parte hartze eza
daukatenak; “txontxongiloen” papera betetzen dute (paradigma kritikoa).
Irakasleari dagokionez, ezagutza guztia dauka, modu autoritario batean jardun
egiten du eta bera da ezagutza iturri bakarra. Eskolari dagokionez,
curriculumean oinarritu. Gainera, harreman bertikala bermatzen da ikasle eta
irakaslearen artean. Azal-hegalen azpian dauden irudiek irudikatzen dutenari
dagokionez, ikaslearen papera nahiko aktiboa eta parte hartzailea izango da.
Irakasleari dagokionez, aurrezagutzak kontuan hartzen ditu eta autoritarismo
papera alde batera uzten du. (2.paradigma). Eskolari dagokionez, askatasun
gehiago ematen die irakasleei bere dinamikak eta praktikak burutu ahal izateko.
Metodologia
aktiboaren bitartez talde lana, ikasleen jarrera
aktiboa, etab. bultzatzea izango da helburu nagusia. Horretarako klasean
emandako eduki teorikoak praktikara
eramaten ahaleginduko gara ikasleen ikaskuntza
esanguratsua izateko. Hau burutu ahal izateko, irakaslearen papera guztiz
aldatu egin behar da eta irakasleak berak jarrera aldatu. Metodologia aktiboa
aurrera eramateko irakasleak askoz gehiago
lan egin beharko du, baita ikasleak ere, eta horretaz aparte motibazio arloan sakondu ere.
Esan behar dugu guk planteatutako eredutik at geratzen den
Flipedd Clasroom metodoa nahiko egokia eta ondo atera daitekeena iruditu
zaigula. Honetan, umeak aurretik etxean lantzen dituzte klasean emango diren
kontzeptuak eta gaiak baliabide desberdinen bitartez; hala nola, bideoak. Eta
galderak izatekotan, hurrengo egunean klasean argitzen dituzte.
Konstruktibismoari dagokionez, aurkeztu dugun metodologia aktibo honen
oinarria izan behar dela uste dugu metodologia hau lortu ahal izateko.
Konstruktibismoa ikaskuntza-prozesuaren
garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea
bera da ezagutza eraikitzen duena,
norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz. Kontzepzio
konstruktibistan, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte ezagutza
esanguratsuen bitartez; hau da, ikasten den materialari esanahia emanez.
Ikaskuntza-prozesu
honen barruan dauden lau pertsona garrantzitsuen ekarpenak azpimarratu nahi
ditugu :
Hasteko,
Vigotsky. Honek, irakaslearen rol
aktiboari garrantzia jarri zion eta umeen
autonomia sustatu nahi izan zuen.
Beste alde batetik, ikasleak elkarreraginean
gehiago ikasten duelaren ideia
gehitu zuen.
Ausubel,
berriz, ikaskuntza esanguratsuaz hitz
egiten zuen azpimarratuz ezagutza berriak sortzeko aurre ezagutzak kontuan izan behar direla. Piaget, berriz, umeek
dituzten ezagutzak desorekatu behar direla esaten zuen ezagutzen artean oreka
berria sortzeko. Azkenik, Brunnerrek aurkikuntzaren
bitartez ikasi behar dugula esaten zuen eta ikasleak problemen aurrean jarri behar direla hauek ebazteko prozesuak bilatzeko azpimarratzen zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario