Gaur klasean, otsailaren 20an, pasaden astean hasitako haurtzaro eta irakaskuntza lanarekin jarraitu dugu. Lan honetan bi irudi hautatu behar genituen; bata, haurtzaroari buruzkoa eta bestea, irakaskuntzari buruzkoa. Hitz konplexuak dira hauek ikuspegi asko dituztenak. Jarraian agertuko direnak dira nik hautatutakoak.
Irakaskuntza
Honako argazki hau izan da aukeratzea erabaki dudana. Izan ere, nire ustetan betidanik transmititu edo bizi izan dugun hezkuntza modua delako. Hau da, irakasleak edukiak transmiititzen die haren ikasleei eta bitartean ikasleak isilik egon behar dute, bestela zigortuak izango dira. Irakasleak hitz egiteari usten dionean bakarrik hitz egin ahal dute ikasleak, eta horretarako irakasleak hitza eman behar dizu eskua altxatzean. Askatasun eza transmititzen dit argazki honek eta jartzea komenigarria iruditu zait; ikasle eta irakasle rolak ageri dira.
Haurtzaroa
Ikusten duzuen argazki honetan neska eta mutilen rolak modu oso argi batean transmitituta daude. Hau dela eta erabaki dut argazki hau hautatzea. Betidanik gertatu izan da argazkian agertzen den egoera; hau da, betidanik neskak kolore arrosarekin identifikatuak izan dira eta ordea, mutilak kolore urdinarekin. Baita ere, opariak ematerakoan neskeei ohikoagoa da panpinak oparitzea eta mutilei aldiz, kotxeak edo baita futboleko pilotak. Esan dudanez betidanik eman den egoera bat da eta gaur egun ere ematen jarraitzen dena, nahiz eta modu inkontziente batean izan.
Haurtzaroa adierazteko irudiak:
Bi irudi hauek dira aukeratu ditudanak haurtzaroa pertsona guztientzat berdina ez dela adierazteko.
Bizitzaren aldi hau poztasunarekin, alaitasunarekin eta askatasunarekin lotu izan ohi da eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du.

Adibidez, lehenengo argazkian hainbat ume landan jolasten agertzen dira denok elkarrekin inolako arazorik gabe eta oso alai, askatasuna eta ardura eza transmititzen dute. Fijatzen bagara ume guztiak ile horikoak dira eta azal txurikoak dira. Gainera, argazkia oso
argitsua da eta umeak daramaten arropak
oso koloretsuak eta argiak dira, ume batena kenduta. Baita ere, atzealdean ikusten den paisaia argia da. Argitasun
honek poztasuna transmititzen du, gure bizitzaren aldirik argitsuenetarikoa delakoan haurtzaroa.
Argazki honen aukeraketaren arrazoia, haurtzaroa hitza esatean honelako argazki batekin lotzen baita izan da.
Estereotipo ugari agertzen dira bertan, lehen esan ditudan ezaugarriak hain zuzen ere (azalaren kolorea, poztasuna,...). Haurtzaroaren ikuspuntu polit hau normalean ezaugarri hauek dituzten pertsonek bizitzen dute eta honelako ezaugarriekin adierazten dira normalean.
Aldiz, bigarren argazkia ikusten badugu, agertzen diren umeak ez dira azal txurikoak eta ez daude beste argazkian agertzen diren umeak bezain alai eta pozik. Hauek ordea, lanean dabiltza nahiz eta oso gazte izan. Bizirauteko lan egin behar dute eta beste argazkiak transmititzen zuen askatasun hori honetan ezin dugu ikusi. Baita ere, paisaiari erreparatuz ez daude bestean zeunden kolore hain argiak.
Bi argazki hauetan ikus dezakezu nola ume bakoitzak izaten duen haurtzaroa, zuzenki erlazionatuta dago jaioterriarekin eta bere familiaren egoera ekonomikoarekin; ez daude bi haurtzaro berdin.
Hausnarketa bat egiteko aukeratu ditut argazki hauek. Lehen esan dudan moduan, haurtzaroa hitza entzutean automatikoki lehenengo argazkia bezalako bat etortzen zaigu burura baina hori ez litzateke horrela izan behar. Izan ere, eskuineko argazki baten moduko bat ikustean ume hoiek haurtzaro txarra jasan dutela esan ohi da, eta ez da zergatik horrela izan behar. Nahiz eta argazkiak adierazten duen egoera ez izan oso ona, baliteke hortik kanpo umeak oso pozik egotea eta gainerako eguna jolasten ondo eta pozik pasatzea.

Bi irudi hauek dira aukeratu ditudanak ikaskuntza pertsona guztientzat berdina ez dela adierazteko.
Bi irudi hauek konparatzen baditugu argi ikusi daitezken desberdintasun ugari daudela antzeman dezakegu.
Adibidez, teknologia gaiarekin erlazionatuta desberdintasunak daude. Lehenengo irudian, klaseko ume guztiak bere ordenagailu propioa dute eta hortaz aparte, irakasleak bere klaseak emateko arbel digital bat dauka. Bigarren argazkian ordea, ez daukate ezta arbela bat. Paper handi bat jartzen dute hormara pegatuta eta bertan idazten du irakasleak.
Materialari erreferentzia eginez, umeak lehen esan bezala, lehenengo argazkian ordenagailu bat izateaz aparte bakoitzak, gela bat daukate klaseak emateko, mahai eta ahulkia, etab. Hau da, leku espezifiko bat klaseak emateko. Bigarrenenan ordea, ez daukate gela bat klaseak emateko, kalean ematen dituzte. Ume bakoitzak ahulki bat dauka eta gauzak apuntatzeko koadernoa hankaren gainean jartzen dute hobeto idatzi ahal izateko.
Oso nabariak dira bi argazki hauen desberdintasunak, argazki bakoitza toki batean dago kokatuta.
Lehenengoan, azal txurikoak dira eta bigarrenean agertzen direnak, ez dira azal txurikoak. Lehenengoan agertzen direnak, ekonomikoki ondo dabilen herrialde batekoak dira eta bigarrenekoak, ekonomikoki ondo ez dauden herrialde batekoak.
Jaioterriak asko markatzen du gure bizitza. Ez da berdina jaiotzea ekonomikoki ondo dabilen herrialde batean edo gaizki dabilen batean, baliabideak ez direlako berdinak izango.
Aurkitu dudan artikulu batek dio, mundu osoan nerabe bat 5etik ez da ikastolara joaten eta totalean, 121 milioi ume eta nerabe inoiz ez dira iakstolara joan edo hau utzi egin behar izan dute baliabide ekonomikoengatik. Lehen Hezkuntzan, nerabe bat 11tik ez da joaten.
Hala ere, desberdintasun hauetaz aparte berdinatsunak ere ageri dira. Adibidez, klase emateko era edo modua. Bi argazkietan ageri da irakasle bat zutik dagoena eta ikasleei informazioa transmititzen diena. Hauek ordea bere ahulkietan esaerita daude eta informazio hori barneratu behar dute gero ebaluatuak izango baitira eta azterketa gainditu behar dutelako. Irakasleen helburua izango da haien ikasleei ahalik eta teoria gehien ematea haien ezagutza "handitzeko", baina ez dira konturatzen honek ez duela zergatik horrela izan behar.
Irakaskuntza beti lotzen dugu honelako hitzekin: irakaslea, klasea, testu-liburuak, etab. Ordea, esango nuke kalean askotan ikastolan baino askoz gehiago ikasten dela praktikaren bidez ikasten baita, ikasketa esanguratsuena izanez.