Eskolako bizipen eta oroitzapenak
Kaixo! Ainara Rodriguez naiz, 1998an Gasteizen jaiotakoa. Jarraian, txikitan izandako bizipen eta oroitzapen batzuk zuekin konpartituko ditut.
Txikia nintzenean, 7-8 urtekin, gimnastika erritmikoa egiteko apuntatu
nintzen lagun batzuekin, dantzatzea asko gustuko bainuen. Ez nuen urte
askotan praktikatu saskibaloia gehiago erakartzen ninduelako eta horretan aritu izan
naiz hainbat urtetan. Baina esan behar dut, oso gustora egon nintzela
kirol hau praktikatzen eta asko ikasi nuela kirol honetatik. Izan ere,
kirol honetan elkarlana oso-oso garrantzitsua da eta lan-taldean
ibiltzen ikasteko oso ondo etorri zitzaidan. Oroitzapen onak ekartzen dizkit argazki hau.
Argazki honetan ikusi dezakezuen buztinezko figura hau lehen hezkuntzako azken urtean egin nuen plastika ikasgaian. Eskulanak inoiz ez zaikit batere ondo eman baina esan beharra dago oso ondo pasatu nuela buztinarekin aritzen hau egiteko. Ikusi dezakezuen moduan zuhaitz honi ipini nion izena "Zuhaitz sorgindua" izan zen, momentuko gauza izango zela uste dut ez bainaiz arrazoiaz gogoratzen.
Argazki honetan ikusi dezakezuen moduan danborrada eguna zen, urtero eskolan ospatzen genuen ekitaldi bat. Argazki honetan 8-9 urte izango nituen eta garai honetan festa hau asko disfrutatzen nuen. Oroitzapen onak ekartzen dizkit argazki hau; izan ere, eguneroko errutinatik ateratzen ziren ekitaldiak edo ekintzak asko gustatzen zitzaizkidan, gainerako gelakideei bezalaxe. Oso motibagarriak iruditzen zitzaizkidan ekintza mota hauek eta oso ondo pasatzen nuen ikastola osoa danborrada abestia jotzen genuenean.

Aurrean ikusten duzuen argazki honetan mozorrotuta agertzen gara ni eta nire klasekideak, sorginez mozorrotuta hain zuzen ere. Inauteriak hurbil zeudenean klasean bertan egiten genuen gure mozorroa eta asko gustatzen zitzaizkidan klase hoiek. Fijatzen bazarete, bi heldu agertzen dira argazki honetan. Horrek ez du esan nahi bi irakasle genituela, baizik eta urte honetan praktikatan zegoen neska bat izan genuela, oso jatorra alegia. Oso-oso gustora egon nintzen neska horrekin, oroitzapen oso onak ditut. Joan egin zenean pena handia eman zidala ondo gogoratzen dut, irakasleaz aparte berarengandik gauza berriak ikasten baigenituen.

Ondorengo argazki honek eskolarekin egindako txango bati dagokio, hain zuzen ere, baserri-eskola batera egin genuen txangoari (Lapurriketa). Irteera hau haur hezkuntzako azken urteetan egin genuen, 2003.urtean hain zuzen ere. Maila berdinean geunden klase guztiak joan ginen eta oso oroitzapen positiboak ekartzen dizkit argazki hau. Egun osoa igaro genuen han eta mota askotako ekintzak burutu genituen. Argazkian ikusi dezakezuenez ogia egitea izan zen hoietako bat eta dibertigarrienetakoa, hau da, sukaldaritza.

Aurrean ikusten duzuen argazki honetan mozorrotuta agertzen naiz, Txinatarrez hain zuzen ere. Garai hauek asko gustoko nituen, izan ere, lehen aipatu dudan moduan klasean egiten genituen mozorroak eta oso ondo pasatzen nuen. Irakasleak hainbat txoko antolatzen zituen klasean mozorroaren atal desberdinak egiteko. Batean adibidez, txanoak egiteko, bestean ordea, kamisetan ikusi dezakezuen marrazkia margotzeko eta abar. Honen bidez, elkarlana lantzen genuen denon artean laguntzen baiginen eta erritmo bera eramaten genuen.

Hauek izan dira eskolan txikitan izan ditudan oroitzapen eta esperientzia batzuk. Zuen gustokoak izatea espero dut, eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario