Gaur otsailak 6, "Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu gara klasean, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua ikertzen hain zuzen ere, Heziberri 2020. Hau Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena. Jarraian honetan agertzen diren eta klasean bilatu ditugun hainbat galdera agertuko dira.
IKASI
Lehendabizi dokumentua gainetik arakatu dugu eta gero, eskema moduko bat egin dugu ze nolako galderak erantzuten dituen dekretuak ondorioztatzeko. Dekretuak bost galderei erantzuna ematen diela atera dugu: Zer, Nola, Zertarako, Noiz eta Nor galderei, hain zuzen ere.
-Zer: 117 orrialdean kokatzen da galdera hau.
Edukietan agertzen da. Edukien barruan ezaugarriak agertzeaz gain, bitan banatzen da; alde
batetik lehenengo zikloko edukiak eta bestetik, bigarren ziklokoak.
-Nola: 112
orrialdean agertzen da galdera hau eta metodologia desberdinen bidez erantzuten du.
-Zertarako ikasi: Galdera hau ia curriculum osoak osatzen du.
Alde batetik, oinarrizko konpetentzietan (zehar konpetentziak). Ze banaketa egiten du? 5 multzotan eginda dago banaketan, ondorengoetan: ikasten eta pentsatzen ikasten, ekimenarako eta espiritu ekintzailerako,
norbera izaten ikastea,elkarbizitzarako konpetentzia eta hitzezko,
hitzik gabeko
komunikaziorako eta
komunikazio digitalerako
konpetentzia; non bakoitzak bere osagaiak dituzten eta beste aldetik, diziplina barneko konpetentziak. Azken hauek zazpi dira: Hizkuntza- eta
literatura-komunikaziorako
konpetentzia, Matematikako konpetentzia, Zientziako konpetentzia,
Teknologiarako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, Arterako
konpetentzia eta konpetentzia motorra, berriro ere hauek beren
osagaiekin.
Baita ere, helburuek erantzuten dute galdera hau, zeintzuk diziplina barneko konpetentzia bakoitzean azaltzen eta zehazten dira era desberdinetan eta informazio desberdina emanez (Irakasgaika banatuta).
Baita ere, helburuek erantzuten dute galdera hau, zeintzuk diziplina barneko konpetentzia bakoitzean azaltzen eta zehazten dira era desberdinetan eta informazio desberdina emanez (Irakasgaika banatuta).
Noiz:
Ziklo eta
maila desberdinetan banatuta egongo da galdera hau.
Nor:
Familiataz,
irakasleetaz, ikasleetaz, gizarteaz… hitz egiten du galdera hau erantzuteko (Testuinguruan).
EBALUATU:
Ebaluazioaren inguruan ere hainbat galderei erantzuna ematen diela atera dugu, hain zuzen ere: Noiz, Nola, Zeren bitartez eta Zer galderei.
-Noiz: 114
orrialdean agertzen da galdera hau.
Hiru etapa desberdinetan banatzen da: Hasierakoa (diagnostiko izenarekin agertzen
da. Adibide bat: OCDak Aurrera eramtaen dituena PISA, beste bat errebalidak),
bitartekoa (Formatiboa ere deitua. Nola eramango zenukete aurrera hau?
Feedback-a emateko, edukiak barneratzen dituzten frogatzeko ekintzak zuzenbidea emateko, bideratzeko) eta
bukaerakoa (Honetarako instrumentuak? Azterteka adibidez). Amaieran egiten da.
-Nola: 115-116
orrialdean agertzen da galdera hau.
-Ebaluazio
autentikoa: bizitzako egoera konplexuak simulatzen
dituen zereginak
planteatzen ditu ebaluazioaren ikuspegi horrek.
planteatzen ditu ebaluazioaren ikuspegi horrek.
-Testuinguruan errotutako ikaskuntza: ikasitakoak lotzeko eta bizitza errealean
aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie ikasleei ebaluazio modu horrek.
aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie ikasleei ebaluazio modu horrek.
Bi ebaluazio mota markatzen ditu
dekretu honek: Kuantitatiboa eta kualitatiboa. (Ez gai, gai, oso ongi, bikain).
-Zeren bitartez:
Bi
irizpide desberdin markatzen ditu. Lorpen adierazleak eta ebaluazio adierazleak, hain zuzen ere.
Bata bestea baino zehatzagoa da (7 diziplina mota desberdin daude). Lorpen adierazleak, adierazle batzuk dira, zehatzagoak eta ebaluazio irizpideak, baieztapen batzuk dira.
Bata bestea baino zehatzagoa da (7 diziplina mota desberdin daude). Lorpen adierazleak, adierazle batzuk dira, zehatzagoak eta ebaluazio irizpideak, baieztapen batzuk dira.
-Zer:
Konpetentzietan agertzen da. Mota desbedinak daude. Bi mota, hain zuzen ere, ondorengoak direnak: Oinarrizko
konpetentziak edo zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak. Diziplinarrak ikusi behar ditugu zeharkakoa eman
den edo ez ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario