Sarrera honetan José Moyak emandako hitzaldiaren ideia nagusienak agertuko dira, konpetentzien ingurukoa dena. Honek gure formakuntza garatzeko ahalmena izango du.
Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
DeSeCo txostenak (2005) konpetentzien inguruan ematen duen definizioa ondorengoa da: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) honako hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".
Heziberrik ondorengoa: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
Ordea, José Moyak konpetentzia bati ematen dion definizioa hau da: "Es la forma en que una persona moviliza/utiliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado". Hau da, asko jakiteagatik ez da konpetenteago izango. Konpetentea izango da bere baliabide guztiak eginkizun jakin batean ondo erabiltzea lortzen duenean.
Definizioen artean Moyak ikusten duen desberdintasuna bigarrenak definizioaren gakoa galtzen duela da; hau da, ez da edozein multzoa, baizik eta konpetentzia bakarrik bereganatzen da multzoa era egoki batean sortzen denean eta hau gertatzen da pertsonek multzoa era egoki batean erabiltzen dutenean.
José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu aintzat, eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan. Moyak dio herrialde hauetan oinarrizkoa edo funtsezkoa hiru kondizioetan oinarrituta egongo dela. Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon beharreko zerbait izan behar du, eta horrela ez bada, ez da oinarrizko zerbait. Honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, honek ezin ditu hoberenak aukeratu, bere betebeharra guztiei laguntzea izan behar du. Adibide bat ematen du osatzeko: "Niri ezin didazu 8-9 urteetan zehar zeozer ikasten egotera behartu, eta urte horiek pasatzean horretarako ez dudala balio esan." Beraz, lehen aipatu bezala, hezkuntza guztien eskura edo ahalmenetara egokitua egon behar du. Bigarren kondizioari dagokionez; funtsezkoa edo oinarrizkoa deritzogun hori bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu. Eta azkenik, hirugarren kondizioa; funtsezkoa den oro bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar dit. Ikasketak, bizitzan osoan zehar emango direlako.
1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General
de Educación legearekin, 1990.urtean LOGSE legearekin, "comportamiento"
eta "capacidades" ikaskuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik,
konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an,
LOMCE legediarekin garrantzia ematen zaio.
Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
Aurretik azaldu bezala, Moyak 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakin beharrekoak.
Ikaskuntza hauek hiru kondizioen arabera adostuak izan dira. Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da, lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten dituela; alde batetik, ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte.
Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko? Zer da bere iritziz informazio iturri
egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Moyak ebaluatzeko beti bi baldintza bete behar direla esaten du hitzaldian; bata da, informazio iturri bat egon behar dela eta bigarrena, ebaluatzeko irizpide batzuk egon behar direla. Irizpide hauek ez daude konpetentzia bakoitzetik, baizik eta area kurrikularraren barnean daude. Beraz, irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira.
Baita ere, identifikatu behar da zeintzuk diren informazio iturri egokienak; hau da, datuak ematen dizkigutenak lanen soluzioen gain izango dira egokienak, zeregina nola ebazteko datuak ematen dituztenak; halaber, informazio iturriak zeregin erabakiekin lotuta baitaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario