martes, 21 de marzo de 2017

CURRICULUM-AREN ZEHAZTAPEN MAILAK

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Sarrera honetan, aurreko sarrerari jarraipena emango diogu. Behin jakinda curriculum formalaz aparte ausentea, ezkutukoa eta erreala daudela, curriculum formalaren zehaztapen mailetaz hitz egingo dugu.

Hasteko, curriculumaren definizioa zein den berriz ipintzea aproposa iruditzen zaigu, ondorengoa dena:  ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma.

Hiru dira curriculumaren zehaztapen mailak:

1. Lehenengoa, Oinarrizko Curriculum Diseinua da. Hau, marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz. Curriculum honen izaera gidatzailea eta preskriptiboa da eta hainbat egile ditu. Hauek Hezkuntza Administrazioaren barne daude ondorengoak direnak: Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC) eta Erkidego konpetentziadunak.
Hau aldian dagoen legeak baldintzaten du, oraingo honetan Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetako legea. Lehenengo honen edukiak edo osagaiak helburu Orokorrak, etapako Alor Kurrikularrak, alorretako helburu orokorrak, alorretako Eduki-blokeak eta orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak dira. Lehenengo zehaztapen maila honen adibidea, Heziberri 2020 dokumentua da.

2. Bigarrena, ikastetxeko proiektu curricularra (I.C.P; P.C.C. )da. Hau, ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontutan hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatzeko hartzen diren erabakiak dira. Hau zentro kokretu batentzat eraikia dago eta orokorra eta gidatzailea da. Honen arduraduna ikastetxe taldea da: Edukien irakaskuntza, koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. Bigarrengo hau, Oinarrizko Curriculum Diseinuaren eta ikastetxearen errealitatearen menpe dago. Curriculum zehaztapen maila honi dagokionez, eduki batzuk lantzen ditu: Zikloetako Helburu Orokorrak, Edukien saila eta sekuentziazioa, metodologia orientabideak, espazio eta denbora antolatzeko irizpideak, material didaktikoa eta azkenik, ebaluazio irizpideak. Curriculum honen adibide bat, edozein Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola bateko curriculuma izan daiteke; izan ere, ikastetxe guztiek mota honetako bat izatearen beharra daukate.

3. Hirugarrena, Gelako Porgramazioa izango lirateke. Honetan, heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa da, non hauek ordenatuta daude eta sekuentzializatuta azaltzen dira. Bere izaera didaktiko- Antolatzailea da; hau da, talde jakin batean irakaskuntza- ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea da. Honen egilea edo arduraduna irakasle taldea izango da, hain zuzen, ikastetearen irakasle taldea edo ziklo eta maila jakin bateko irakasleak. Baldintzatzaileak kontuan hartuta esan dezakegu, dokumentu hauen baldintzatzaileak ikasgelako programazioa eta gizabanakoen ezagutza dira. 

Edukiak hurrengo hauek dira: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta erabili behar den didaktikako materialen antolaketa. 



4. Laugarrena, Banakako Egokitzapen Curricularra (C.E.I)-(A.C.I.) da. Honek hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke. Bere izaera Didaktiko- Antolatzailea da, aniztasunari ematen diolako trataera. Honen arduraduna, gela konkretu batean dauden irakasle- tutore eta espezialistak dira, Heziketa Bereziko irakasleen laguntzarekin. Azkenik baldintzatzaileak, hirugarrenean esan bezala, ikasgelako programazioa ea gizabanakoaren ezagutza dira.









domingo, 12 de marzo de 2017

Zer da Curriculum-a?

Heziberri 2020ri buruz egindako aurreko sarreran, gure Autonomia Erkidegoan aldi-aldian dagoen Curriculumaren inguruan hitz egin nuen arren, honen helburua argi-argi gelditzea da gaian asko sakondu gabe.

Curriculuma, ikasle batek ikasten duen guztia da eta beste guztia ez da curriculuma. Lau mota desberdin bereizi daitezke:

- Agerikoa edo formala: Gobernuak, eskolak eta irakasleek egin dezaketen dokumentua da non definitzen da zer-nolako edukiak helazi behar zaie umeei eskolan, nola helarazi (metodologia), nola ebaluatu horiek, etabar. (Heziberri2020 sarreran agertzen den guztia).

- Ezkutukoa edo ez agerikoa: Nahigabe barneratzen den curriculuma da, filosofikoa.
Antolamenduaren arabera transmititzen diren jakintzak, ezagutzak, ideologiak, jokabideak, etab. era inplizito batean.

- Erreala: Curriculum formaletik ematen den guztitik ikasleek barneratzen dutena. Nik esaten dudana geratzen da nire barnean (Nire ikasleek ikasten ez badute, ez da curriculuma).

- Ausentea: Gure planifikazioetan ez dagoena edo badagoena baina ez da ematen. Nahiz eta ausentea izan, gure ikasleek ikasi dezakete. Honen adibide bat: Matematikako irakasleak L.H. 6.mailan, adibidez, eman behar dituen edukien artean; algebra, biderketak hiru zenbakiekin, problemak... daude. Honek kurtso honetan algebra ez ematea erabakitzen du. Nahiz eta ikasleek hau ikasteko beharra izan irakasleak ez ematea erabaki du eta ez dute materia hau ikusiko. Kasu honetan curriculum ausentea algebra izango litzateke.


Beste banaketa bat egin daiteke aurrekoaz aparte, hain zuzen ere, curriculum mota hauek teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.


lunes, 20 de febrero de 2017

Haurtzaro eta irakaskuntza

Gaur klasean, otsailaren 20an, pasaden astean hasitako haurtzaro eta irakaskuntza lanarekin jarraitu dugu. Lan honetan bi irudi hautatu behar genituen; bata, haurtzaroari buruzkoa eta bestea, irakaskuntzari buruzkoa. Hitz konplexuak dira hauek ikuspegi asko dituztenak. Jarraian agertuko direnak dira nik hautatutakoak. 


Irakaskuntza

Honako argazki hau izan da aukeratzea erabaki dudana. Izan ere, nire ustetan betidanik transmititu edo bizi izan dugun hezkuntza modua delako. Hau da, irakasleak edukiak transmiititzen die haren ikasleei eta bitartean ikasleak isilik egon behar dute, bestela zigortuak izango dira. Irakasleak hitz egiteari usten dionean bakarrik hitz egin ahal dute ikasleak, eta horretarako irakasleak hitza eman behar dizu eskua altxatzean. Askatasun eza transmititzen dit argazki honek eta jartzea komenigarria iruditu zait; ikasle eta irakasle rolak ageri dira.



Haurtzaroa


Ikusten duzuen argazki honetan neska eta mutilen rolak  modu oso argi batean transmitituta daude. Hau dela eta erabaki dut argazki hau hautatzea. Betidanik gertatu izan da argazkian agertzen den egoera; hau da, betidanik neskak kolore arrosarekin identifikatuak izan dira eta ordea, mutilak kolore urdinarekin. Baita ere, opariak ematerakoan neskeei ohikoagoa da panpinak oparitzea eta mutilei aldiz, kotxeak edo baita futboleko pilotak. Esan dudanez betidanik eman den egoera bat da eta gaur egun ere ematen jarraitzen dena, nahiz eta modu inkontziente batean izan.


Haurtzaroa adierazteko irudiak:

      



Bi irudi hauek dira aukeratu ditudanak haurtzaroa pertsona guztientzat berdina ez dela adierazteko.

Bizitzaren aldi hau poztasunarekin, alaitasunarekin eta askatasunarekin lotu izan ohi da eta gaur egun ere horrela izaten jarraitzen du.
 

Adibidez, lehenengo argazkian hainbat ume landan jolasten agertzen dira denok elkarrekin inolako arazorik gabe eta oso alai, askatasuna eta ardura eza transmititzen dute. Fijatzen bagara ume guztiak ile horikoak dira eta azal txurikoak dira. Gainera, argazkia oso argitsua da eta umeak daramaten arropak oso koloretsuak eta argiak dira, ume batena kenduta. Baita ere, atzealdean ikusten den paisaia argia da. Argitasun honek poztasuna transmititzen du, gure bizitzaren aldirik argitsuenetarikoa delakoan haurtzaroa.
Argazki honen aukeraketaren arrazoia, haurtzaroa hitza esatean honelako argazki batekin lotzen baita izan da.
Estereotipo ugari agertzen dira bertan, lehen esan ditudan ezaugarriak hain zuzen ere (azalaren kolorea, poztasuna,...). Haurtzaroaren ikuspuntu polit hau normalean ezaugarri hauek dituzten pertsonek bizitzen dute eta honelako ezaugarriekin adierazten dira normalean. 

Aldiz, bigarren argazkia ikusten badugu, agertzen diren umeak ez dira azal txurikoak eta ez daude beste argazkian agertzen diren umeak bezain alai eta pozik. Hauek ordea, lanean dabiltza nahiz eta oso gazte izan. Bizirauteko lan egin behar dute eta beste argazkiak transmititzen zuen askatasun hori honetan ezin dugu ikusi. Baita ere, paisaiari erreparatuz ez daude bestean zeunden kolore hain argiak. 

Bi argazki hauetan ikus dezakezu nola ume bakoitzak izaten duen haurtzaroa, zuzenki erlazionatuta dago jaioterriarekin eta bere familiaren egoera ekonomikoarekin; ez daude bi haurtzaro berdin. 

Hausnarketa bat egiteko aukeratu ditut argazki hauek. Lehen esan dudan moduan, haurtzaroa hitza entzutean automatikoki lehenengo argazkia bezalako bat etortzen zaigu burura baina hori ez litzateke horrela izan behar. Izan ere, eskuineko argazki baten moduko bat ikustean ume hoiek haurtzaro txarra jasan dutela esan ohi da, eta ez da zergatik horrela izan behar. Nahiz eta argazkiak adierazten duen egoera ez izan oso ona, baliteke hortik kanpo umeak oso pozik egotea eta gainerako eguna jolasten ondo eta pozik pasatzea. 


Resultado de imagen de educacion con ordenadores y pantalla digitalResultado de imagen de educacion pobreza 


 


  


Bi irudi hauek dira aukeratu ditudanak ikaskuntza pertsona guztientzat berdina ez dela adierazteko. 

Bi irudi hauek konparatzen baditugu argi ikusi daitezken desberdintasun ugari daudela antzeman dezakegu. 

Adibidez, teknologia gaiarekin erlazionatuta desberdintasunak daude. Lehenengo irudian, klaseko ume guztiak bere ordenagailu propioa dute eta hortaz aparte, irakasleak bere klaseak emateko arbel digital bat dauka. Bigarren argazkian ordea, ez daukate ezta arbela bat. Paper handi bat jartzen dute hormara pegatuta eta bertan idazten du irakasleak. 

Materialari erreferentzia eginez, umeak lehen esan bezala, lehenengo argazkian ordenagailu bat izateaz aparte bakoitzak, gela bat daukate klaseak emateko, mahai eta ahulkia, etab. Hau da, leku espezifiko bat klaseak emateko. Bigarrenenan ordea, ez daukate gela bat klaseak emateko, kalean ematen dituzte. Ume bakoitzak ahulki bat dauka eta gauzak apuntatzeko koadernoa hankaren gainean jartzen dute hobeto idatzi ahal izateko.  

Oso nabariak dira bi argazki hauen desberdintasunak, argazki bakoitza toki batean dago kokatuta. 
 Lehenengoan, azal txurikoak dira eta bigarrenean agertzen direnak, ez dira azal txurikoak. Lehenengoan agertzen direnak, ekonomikoki ondo dabilen herrialde batekoak dira eta bigarrenekoak, ekonomikoki ondo ez dauden herrialde batekoak. 

Jaioterriak asko markatzen du gure bizitza. Ez da berdina jaiotzea ekonomikoki ondo dabilen herrialde batean edo gaizki dabilen batean, baliabideak ez direlako berdinak izango.  
Aurkitu dudan artikulu batek dio, mundu osoan nerabe bat 5etik ez da ikastolara joaten eta totalean, 121 milioi ume eta nerabe inoiz ez dira iakstolara joan edo hau utzi egin behar izan dute baliabide ekonomikoengatik. Lehen Hezkuntzan, nerabe bat 11tik ez da joaten.  

Hala ere, desberdintasun hauetaz aparte berdinatsunak ere ageri dira. Adibidez, klase emateko era edo modua. Bi argazkietan ageri da irakasle bat zutik dagoena eta ikasleei informazioa transmititzen diena. Hauek ordea bere ahulkietan esaerita daude eta informazio hori barneratu behar dute gero ebaluatuak izango baitira eta azterketa gainditu behar dutelako. Irakasleen helburua izango da haien ikasleei ahalik eta teoria gehien ematea haien ezagutza "handitzeko", baina ez dira konturatzen honek ez duela zergatik horrela izan behar. 
Irakaskuntza beti lotzen dugu honelako hitzekin: irakaslea, klasea, testu-liburuak, etab. Ordea, esango nuke kalean askotan ikastolan baino askoz gehiago ikasten dela praktikaren bidez ikasten baita, ikasketa esanguratsuena izanez.