domingo, 12 de febrero de 2017

José Moya. Konpetentziak

JOSÉ MOYA. KONPETENTZIAK

Sarrera honetan José Moyak emandako hitzaldiaren ideia nagusienak agertuko dira, konpetentzien ingurukoa dena. Honek gure formakuntza garatzeko ahalmena izango du. 

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
 
DeSeCo txostenak (2005) konpetentzien inguruan ematen duen definizioa ondorengoa da: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) honako hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".
Heziberrik ondorengoa: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
Ordea, José Moyak konpetentzia bati ematen dion definizioa hau da: "Es la forma en que una persona moviliza/utiliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado". Hau da, asko jakiteagatik ez da konpetenteago izango. Konpetentea izango da bere baliabide guztiak eginkizun jakin batean ondo erabiltzea lortzen duenean.

Definizioen artean Moyak ikusten duen desberdintasuna  bigarrenak definizioaren gakoa galtzen duela da; hau da, ez da edozein multzoa, baizik eta konpetentzia bakarrik bereganatzen da multzoa era egoki batean sortzen denean eta hau gertatzen da pertsonek multzoa era egoki batean erabiltzen dutenean.

José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu aintzat, eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan. Moyak dio herrialde hauetan oinarrizkoa edo funtsezkoa hiru kondizioetan oinarrituta egongo dela. Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon beharreko zerbait izan behar du, eta horrela ez bada, ez da oinarrizko zerbait. Honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Hau da, honek ezin ditu hoberenak aukeratu, bere betebeharra guztiei laguntzea izan behar du. Adibide bat ematen du osatzeko: "Niri ezin didazu 8-9 urteetan zehar zeozer ikasten egotera behartu, eta urte horiek pasatzean horretarako ez dudala balio esan." Beraz, lehen aipatu bezala, hezkuntza guztien eskura edo ahalmenetara egokitua egon behar du. Bigarren kondizioari dagokionez; funtsezkoa edo oinarrizkoa deritzogun hori bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu. Eta azkenik, hirugarren kondizioa; funtsezkoa den oro bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar dit. Ikasketak, bizitzan osoan zehar emango direlako.

1997an "Conducta" ikaskuntza motari garratzia eman zitzaion Ley General de Educación legearekin, 1990.urtean LOGSE legearekin, "comportamiento" eta "capacidades" ikaskuntzei garrantzia eman zitzaien eta azkenik, konpetentziei (ikaskuntza mota bezala sartzea ezinbestekoa dena) 2007an, LOMCE legediarekin garrantzia ematen zaio.

Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.

Aurretik azaldu bezala, Moyak 8 ikaskuntza mota bereizten edo azpimarratzen ditu, Europako herrialde guztiek adostatutakoak, eta aldi berean, pertsona batek derrigorrezko ikasketak amaitzean jakin beharrekoak.
Ikaskuntza hauek hiru kondizioen arabera adostuak izan dira. Lehenengoak azpimarratzen du denon eskura egon behar duela. Honen inguruan Moyak esaten du hezkuntza ezin dela selektiboa izan, hau da, ezin dituela jakintsuenak edo hoberenak aukeratu gainerakoak baztertuz. Dena den, teoria hori ez da errealitatean ikusten. LOMCE legeak DBHko antolaketa burutzen duenean ikus daiteke justo kontrakoa egiten duela. Hau da, lege honek, DBH-ko azkenengo etapan ikasleak banatu egiten dituela; alde batetik, ikasteko "balio" dutenak, eta bestetik "balio" ez dutenak. Balio dutenak batxillergoa egitera joango dira eta gainerakoak, ordea, erdi graduko zikloak edo FP-ak burutuko dituzte.

Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko? Zer da bere iritziz informazio iturri
egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.


Moyak ebaluatzeko beti bi baldintza bete behar direla esaten du hitzaldian; bata da, informazio iturri bat egon behar dela eta bigarrena, ebaluatzeko irizpide batzuk egon behar direla. Irizpide hauek ez daude konpetentzia bakoitzetik, baizik eta area kurrikularraren barnean daude. Beraz, irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira.
Baita ere, identifikatu behar da zeintzuk diren informazio iturri egokienak; hau da, datuak ematen dizkigutenak lanen soluzioen gain izango dira egokienak, zeregina nola ebazteko datuak ematen dituztenak; halaber, informazio iturriak zeregin erabakiekin lotuta baitaude.







 

lunes, 6 de febrero de 2017

CURRICULUMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK

CURRICULUMAK ERANTZUTEN DITUEN GALDERAK


Gaur otsailak 6, "Curriculumaren txokoa" deitzen den gaiaren inguruan aritu gara klasean, oinarrizko hezkuntzarako curriculum dekretua ikertzen hain zuzen ere, Heziberri 2020. Hau Euskal Herria Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen dekretu legedia da LOMCErekin batera funtzionatzen duena. Jarraian honetan agertzen diren eta klasean bilatu ditugun hainbat galdera agertuko dira.

 IKASI

Lehendabizi dokumentua gainetik arakatu dugu eta gero, eskema moduko bat egin dugu ze nolako galderak erantzuten dituen dekretuak ondorioztatzeko. Dekretuak bost galderei erantzuna ematen diela atera dugu: Zer, Nola, Zertarako, Noiz eta Nor galderei, hain zuzen ere. 


-Zer: 117 orrialdean kokatzen da galdera hau.
Edukietan agertzen da. Edukien barruan ezaugarriak agertzeaz gain, bitan banatzen da; alde batetik lehenengo zikloko edukiak eta bestetik, bigarren ziklokoak.

-Nola: 112 orrialdean agertzen da galdera hau eta metodologia desberdinen bidez erantzuten du.  

-Zertarako ikasi: Galdera hau ia curriculum osoak osatzen du. 
Alde batetik, oinarrizko konpetentzietan (zehar konpetentziak). Ze banaketa egiten du? 5 multzotan eginda dago banaketan, ondorengoetan:  ikasten eta pentsatzen ikasten, ekimenarako eta espiritu ekintzailerako, norbera izaten ikastea,elkarbizitzarako konpetentzia eta hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia; non bakoitzak bere osagaiak dituzten eta beste aldetik, diziplina barneko konpetentziak. Azken hauek zazpi dira: Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, Matematikako konpetentzia, Zientziako konpetentzia, Teknologiarako konpetentzia, konpetentzia sozial eta zibikoa, Arterako konpetentzia eta konpetentzia motorra, berriro ere hauek beren osagaiekin.
Baita ere, helburuek erantzuten dute galdera hau, zeintzuk diziplina barneko konpetentzia bakoitzean azaltzen eta zehazten dira era desberdinetan eta informazio desberdina emanez (Irakasgaika banatuta).

Noiz: 
Ziklo eta maila desberdinetan banatuta egongo da galdera hau.

Nor: 
Familiataz, irakasleetaz, ikasleetaz, gizarteaz… hitz egiten du galdera hau erantzuteko (Testuinguruan).
  

EBALUATU:

Ebaluazioaren inguruan ere hainbat galderei erantzuna ematen diela atera dugu, hain zuzen ere: Noiz, Nola, Zeren bitartez eta Zer galderei.

-Noiz: 114 orrialdean agertzen da galdera hau. 
Hiru etapa desberdinetan banatzen da:  Hasierakoa (diagnostiko izenarekin agertzen da. Adibide bat: OCDak Aurrera eramtaen dituena PISA, beste bat errebalidak), bitartekoa (Formatiboa ere deitua. Nola eramango zenukete aurrera hau? Feedback-a emateko, edukiak barneratzen dituzten frogatzeko ekintzak  zuzenbidea emateko, bideratzeko) eta bukaerakoa (Honetarako instrumentuak? Azterteka adibidez). Amaieran egiten da. 

-Nola: 115-116 orrialdean agertzen da galdera hau.
-Ebaluazio autentikoa: bizitzako egoera konplexuak simulatzen dituen zereginak
planteatzen ditu ebaluazioaren ikuspegi horrek.
-Testuinguruan errotutako ikaskuntza: ikasitakoak lotzeko eta bizitza errealean
aplikatzeko aukerak eman nahi dizkie ikasleei ebaluazio modu horrek.
Bi ebaluazio mota markatzen ditu dekretu honek: Kuantitatiboa eta kualitatiboa. (Ez gai, gai, oso ongi, bikain). 

-Zeren bitartez: 
Bi irizpide desberdin markatzen ditu. Lorpen adierazleak eta ebaluazio adierazleak, hain zuzen ere.
Bata bestea baino zehatzagoa da (7 diziplina mota desberdin daude). Lorpen adierazleak, adierazle batzuk dira, zehatzagoak eta ebaluazio irizpideak, baieztapen batzuk dira. 

-Zer:
Konpetentzietan agertzen da.  Mota desbedinak daude. Bi mota, hain zuzen ere, ondorengoak direnak: Oinarrizko konpetentziak edo zeharkako konpetentziak eta konpetentzia diziplinarrak. Diziplinarrak ikusi behar ditugu zeharkakoa eman den edo ez ikusteko.







domingo, 5 de febrero de 2017

Eskola bizipenak

Eskolako bizipen eta oroitzapenak

 

Kaixo! Ainara Rodriguez naiz, 1998an Gasteizen jaiotakoa. Jarraian, txikitan izandako bizipen eta oroitzapen batzuk zuekin konpartituko ditut.



Txikia nintzenean, 7-8 urtekin, gimnastika erritmikoa egiteko apuntatu nintzen lagun batzuekin, dantzatzea asko gustuko bainuen. Ez nuen urte askotan praktikatu saskibaloia gehiago erakartzen ninduelako eta horretan aritu izan naiz hainbat urtetan. Baina esan behar dut, oso gustora egon nintzela kirol hau praktikatzen eta asko ikasi nuela kirol honetatik. Izan ere, kirol honetan elkarlana oso-oso garrantzitsua da eta lan-taldean ibiltzen ikasteko oso ondo etorri zitzaidan. Oroitzapen onak ekartzen  dizkit argazki hau. 
 
 

Argazki honetan ikusi dezakezuen buztinezko figura hau lehen hezkuntzako azken urtean egin nuen plastika ikasgaian. Eskulanak inoiz ez zaikit batere ondo eman baina esan beharra dago oso ondo pasatu nuela buztinarekin aritzen hau egiteko. Ikusi dezakezuen moduan zuhaitz honi ipini nion izena "Zuhaitz sorgindua" izan zen, momentuko gauza izango zela uste dut ez bainaiz arrazoiaz gogoratzen.








Argazki honetan ikusi dezakezuen moduan danborrada eguna zen, urtero eskolan ospatzen genuen ekitaldi bat. Argazki honetan 8-9 urte izango nituen eta garai honetan festa hau asko disfrutatzen nuen. Oroitzapen onak ekartzen dizkit argazki hau; izan ere, eguneroko errutinatik ateratzen ziren ekitaldiak edo ekintzak asko gustatzen zitzaizkidan, gainerako gelakideei bezalaxe. Oso motibagarriak iruditzen zitzaizkidan ekintza mota hauek eta oso ondo pasatzen nuen ikastola osoa danborrada abestia jotzen genuenean.

                                                                                                                                                                                   
Ikusi dezakegun argazki hau lehen hezkuntzako bigarren mailan kokatzen da. Urte hoietan irteera nahiko egiten genituen eta hau irteera batean ateratako argazkia da Urretxura joan ginenean. Egun oso bat igaro genuen etxetik kanpo ekintza desberdinak egiten. Animaliekin ibili ginen, batez ere erleekin. Haien erlauntzak ikusi genituen eta haien bizimodua azaldu ziguten. Baita ere, kandelak egiteko tailerra izan genuen, non hainbat kandela egin genituen. Oso oroitzapen onak ekartzen dizkit argazki hau. Izan ere, txikitako lagun batzuekin ateratzen naiz, zeintzuetako batzuekin kontaktua galtzen joan naiz handituz joan garen einean. Gainera, oso egun ona izan zen irteera honetakoa.
                                                                                                                                                                                             

Aurrean ikusten duzuen argazki honetan mozorrotuta agertzen gara ni eta nire klasekideak, sorginez mozorrotuta hain zuzen ere. Inauteriak hurbil zeudenean klasean bertan egiten genuen gure mozorroa eta asko gustatzen zitzaizkidan klase hoiek. Fijatzen bazarete, bi heldu agertzen dira argazki honetan. Horrek ez du esan nahi bi irakasle genituela, baizik eta urte honetan praktikatan zegoen neska bat izan genuela, oso jatorra alegia. Oso-oso gustora egon nintzen neska horrekin, oroitzapen oso onak ditut. Joan egin zenean pena handia eman zidala ondo gogoratzen dut, irakasleaz aparte berarengandik gauza berriak ikasten baigenituen.



Honako argazki hau ikastolako jaialdian kokatzen da, lehen hekuntzako hirugarren urtean. Uda heltzean zegoenean egiten zen jaialdi hau eta oso-oso ondo pasatzen nuen. Ekintza mota desberdinak egiten ziren egunean zehar, larunbata izaten zen, eta hoietako bat antzezleku baten gainean dantzatzea zen. Asko gustatzen zitzaidan dantza egitea eta urtero apuntatzen nintzen, nahiz eta denen aurrean dantzateak lotsa asko ematen zidan. Dantza guk asmatzen genuen eta patio ordu guztietan praktikatzen genuen. Batzuetan zailtasunak sortzen ziren taldearen barnean baino haietatik irteten jakin behar genuen dantza aurrera atera ahal izateko. Oroitzapen oso onak ekartzen dizkit argazki hau ere. 



 

Ondorengo argazki honek eskolarekin egindako txango bati dagokio, hain zuzen ere, baserri-eskola batera egin genuen txangoari (Lapurriketa). Irteera hau haur hezkuntzako azken urteetan egin genuen, 2003.urtean hain zuzen ere. Maila berdinean geunden klase guztiak joan ginen eta oso oroitzapen positiboak ekartzen dizkit argazki hau. Egun osoa igaro genuen han eta mota askotako ekintzak burutu genituen. Argazkian ikusi dezakezuenez ogia egitea izan zen hoietako bat eta dibertigarrienetakoa, hau da, sukaldaritza.



Honako argazki honek eskolarekin egindako txango bati dagokio, mendira egin genuen txango bati, hain zuzen ere. Horrelako irteera gutxi egiten genituen ikastolarekin, baina gutxi hoien oroitzapen oso onak ditut. Izan ere, horrelako ekintzak egiten genituen klasean emandako teoria praktikara eramateko modu oso egokia zena gauza berriak ikasteko edo modu desberdin batean ikasteko. Adibideetako bat izan daiteke zuhaitz mota desberdinak ikustea eta haiek desberdintzen saiatzea, baita hostoak ere. Argazki hau Udazkenean ateratakoa da eta hori dela eta, gaztainak hartzen ibili ginen. Eguneroko jardueretatik at zeuden ekintzak asko gogoko nituen, gauza berriak ikustea, ikastea, etab.





Aurrean ikusten duzuen argazki honetan mozorrotuta agertzen naiz, Txinatarrez hain zuzen ere. Garai hauek asko gustoko nituen, izan ere, lehen aipatu dudan moduan klasean egiten genituen mozorroak eta oso ondo pasatzen nuen. Irakasleak hainbat txoko antolatzen zituen klasean mozorroaren atal desberdinak egiteko. Batean adibidez, txanoak egiteko, bestean ordea, kamisetan ikusi dezakezuen marrazkia margotzeko eta abar. Honen bidez, elkarlana lantzen genuen denon artean laguntzen baiginen eta erritmo bera eramaten genuen. 


Azken argazki honetan ere mozorrotuta agertzen naiz nire gelakideekin, hain zuzen ere behiz mozorrotuta. Inauteri hauek ondo gogoratzen ditut barre ugari egin baigenuen mozorroarekin. Ikusi dezakezuenez urtero mozorroak aldatu egiten ziren, ikastolan gai bat jartzen zen eta gela bakoitzak bere mozorroa egiten zuen. Ondoren gela guztiak patiora atertazen ginen eta dantza bat egiten genuen patioan, zeinetara gurasoak etortzen ziren ikustera eta guri argazkiak ateratzera. Oroitzapen oso onak ekartzen dizkit argazki hau. 


Hauek izan dira eskolan txikitan izan ditudan oroitzapen eta esperientzia batzuk. Zuen gustokoak izatea espero dut, eskerrik asko!